XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Su ondoan Amezketa'ko Pernandorena

Bein batean etxe batera bazkaltzera deitu zioten Pernandori: onek igarri zuen etxe artan amorrai bikañak izan arren, maira ziztorrenak ekarri zituztela.

Orduan Pernando'k amorrai ayetako bat arturik, bein eta berriz eramaten du au belarrira, berarekin ixillikako izketak balitu bezela.

Au ikustean, etxekoak galdetzen diote: - ¿Zer ari zera?.

- Aita arrantzalia nuen, itxasoan galdu zan, eta arren berririk arrai onek ote dakien jakiten.

- Ta,¿zer esaten du?.

- Etxeko apalean bera baño zarr ta aundiagoak badaudela eta ayei galdetzeko.